Gure hirugarren taldeak huts eta huts berdindu du Zubietan CF Ardoiren aurka jokatutako partiduan. Etxekoek gehiago merezi izan dute, baina baloiak ez du sartu nahi izan.
Real Ck hiru aldiz hartu izan du aurrea markagailuan partidako lehenengo minutuetan. Bosgarren minutuan Azkune atezainaren aurrean gelditu da bakar-bakarrik, baina ezin izan du sartu arratsaldeko lehenengo gola. Hortik gutxira protagonista bera azaldu da. Azkunek area barruan gelditu den baloi bat aprobetxatu du errematea egiteko, baina, atezainak ukitu ostean, zutoinera joan da baloia. Eta azkenengo aukera garbiena Pontonesek izan du, baina bere jaurtiketa kanpokoen atezainak gelditu du, berriro ere. Txuri-urdinen nagusitasunak minutu batzuk gehiago iraun du, baina kanpokoek defentsan gogor jarraitu dute eta indarrak berdindu egin dira azkenengo minutuetan. Gure hirugarren taldeak gehiago merezi izan du lehenengo zatian, baina bi taldeak huts eta hutsekoarekin erretiratu dira aldageletara.
Bigarren zatiaren hasieran gauzak ez dira asko aldatu. Real Ck nagusi izaten jarraitu du, baina aukera garbirik gabe. CF Ardoik atzean gogorrak izan eta kontraerasoan irteten jakin du. Etxekoen aukera garbiena Teijeirak izan du, baina bere errematea atezainak desbideratu du. Gipuzkoarrek estutu egin dute azkenengo minutuetan garaipenaren golaren bila, baina ezin izan dute lortu. Berdinketa honekin Real Ck puntuak batzen jarraitzen du, eta sailkapeneko bigarren postuan kokatu da. Datorren asteburuan Peña Sporten etxea bisitatuko dute dinamika onean jarraitzeko asmoz. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Real C: Marrero, Sukia, Cantero, Larrañaga (Marin, min. 59), Recio, Zubillaga (kap.), Gorrotxategi (Kortajarena, min. 77), Dadie, Pontones (Lespinasse, min. 59), Teijeira (Balda, min. 59) eta Azkune (Agirre, min. 68)
CF Ardoi: Pueyo, Olite, Mtz. De Eulate, Morcillo, Arizcuren (kap.) (Barriola, min. 89), Ezkiaga (Madariaga, min. 61), Soroa, Guembe (Garralda, min. 61), Azcue, Gonzalez (Ayoub, min. 71) eta Zarranz (Armendariz, min. 71).
Epailea: Monterrubio Torres. Txartel horia atera die etxeko Larrañaga, Gorrotxategi, Agirre eta Zubillagari, eta kanpoko Olite eta Azcueri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin