Belar hockeyko gure taldeak bana berdindu du RS Tenisen aurka Zubietan jokatutako partidan. Etxekoak lehenengo bi laurdenetan jabe izan dira, baina nahiz eta aukerak sortu lehenengo gola sartzeko, ezin izan dute beraien helburua lortu. Neurketa berdinduta iritsi da atsedenaldira, kantabriarrek egin duten lan defentsibo onaren ondorioz.
Txuri-urdinen nagusitasuna hirugarren laurdenean mantendu da. Aukera ugari izan eta gero donostiarren lehenengo gola iritsi da, Federica Cartaren eskutik. Realak ezin izan du partida itxi azkeneko laurdenean, eta kanpoko taldeak berdinketa lortu du Ana Marquínezek bihurtutako penalti korner batean. Hurrengo jardunaldian Atlètic Terrassa Hockey Club bisitatuko du talde txuri-urdinak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin