Gure belar hockeyeko taldeak lau eta huts galdu du gaur eguerdian SPV Complutenseren aurka. Etxekoak hobeak izan dira lehen zatian, baina txuri-urdinak sendo mantendu dira defentsan. Golik gabeko lehen laurdenaren ostean, madrildarrek aurrea hartu du markagailuan azken jokaldian gola sartuz. Kolpe gogorra atsedenaldia baino lehen.
Gipuzkoarrak gutxiagotik gehiagora joan dira eta hirugarren laurdenean emaitzari eutsi eta gero, azken laurdenean hainbat aukera garbi izan dituzte norgehiagoka berdintzeko. Eta txuri-urdinak nagusi zirenean, madrildarrek kontraerasoan erabaki dute partida, azken minutuetan ia jarraian sartutako hiru golekin. Zigor handiegia zelai gainean ikusitakoa kontuan hartuta. Hurrengo jardunaldian, gipuzkoarrek Junior FC laugarren sailkatuari egingo diote bisita.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin