Belar hockeyko gure taldeak huts eta lau galdu du RC Poloren aurka gaur eguerdian Zubietan. Txuri-urdinek lehen zati oso ona egin dute, baina kataluniarrek eraginkortasun handia erakutsi dute eta aurretik jarri dira. Donostiarrek ondo erantzun dute eta berdinketa lortzeko hiru aukera oso garbi izan dituzte, baina atezainak golak eragotzi ditu meritu handiko geldiketekin. Atsedenaldira gol bakarreko desabantailarekin iritsiko zela zirudienean, kanpokoek bigarrena egin dute joko arriskutsu argi batetik zetorren jokaldi batean.
Bigarren gol hau zartako handiegia izan da gipuzkoarrentzat, eta ondorioz, ez dira fin ibili hirugarren laurdenean. Polok, mailako talderik indartsuenetako batek, bere potentzial guztia erakutsi du beste bi gol sartzeko eta partida bideratuta uzteko. Azken minutuetan ez da abagunerik izan eta partida huts eta lauekoarekin amaitu da. Gehiegizko kolpea txuri-urdinentzat gaurkoa. Hala ere, sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen dute. Datorren ostiralean Erreginaren Kopako final-laurdenak jokatuko dituzte Atlètic Terrassaren aurka eta bi aste barru itzuliko dira ligara Club Egararen aurka jokatzeko etxetik kanpo.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin