Azken aste hauetan, Realeko bi kadete taldeek ‘entrenamendu’ bereziak burutzen ari dira. Real Sociedad Fundazioak antolatutako ekintza batean, Gehituk (Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea) tailer bat ematen ari da Zubietan dibertsitate afektibo-sexualari eta familiarrari buruz, dauden errealitate desberdinak normalizatzen laguntzeko, bai nortasunari dagokionez bai sexu orientazioari dagokionez, adin goiztiarretatik. Tailer hauek orain dela bi denboraldiz ematen hasi ziren eta batzuk badira dagoeneko aurten eginikoak kurtso honetan zehar.
Real Sociedad Fundazioaren eta Gehituren artean izenpetutako hitzarmenari esker, Realeko oinarriko taldeetako jokalariak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan, lehen eta bigarren heziketako ikastetxeetan eman ohi diren tailerrez baliatu ahal izango dira.
Esperientzia oso aberasgarria izaten ari da, eta Realeko prestakuntzako futbolaren arduradunek zein Gehituko arduradunek, hala nola futbolari kadeteek egindako balorazioa oso positiboa izaten ari da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin