Sansek puntu bat lortu du Tudelanoren etxean hutsean berdindu eta gero. Neurketa nahiko parekatua egon da eta azken metroetan asmatzea falta izan da.
Aukera asko lehen zatian baina golik gabe. Txuri-urdinak hobeto aritu dira lehen zatian, baloiaren jabetzaren bitartez, eta etxekoek arriskua sortu dute kontraerasoetan. Gertu izan du gola gure bigarren taldeak Gorostidiren jaurtiketa sendo batekin, langan jo eta gero. Korner batean, Tudelanok ere abagune bikaina izan du, Azkueren burukada batekin, baina honek ere bide bera jarraitu du.
Neurketa asko ireki da bigarren zatian. Sansek gola bilatu du aldageletatik igaro ondoren, lortu arte, baina epaileak baliogabetu egin du jokoz kanpokoa adierazi eta gero. Kontraeraso batzuetan ere nafarrek irabazteko aukerak izan dituzte. Agirre, jokaldi horietan, ondo aritu da geldiketa bikainekin. Azkenean, golik gabe eta talde bakoitza puntu batekin.
Emaitza honi esker, gipuzkoarrak igotzeko play-offetako postuetan mantentzen dira. Hurrengo astean jarraipena eman nahiko diote puntu honi etxean, non CA Osasuna B jasoko duten.
Fitxa teknikoa:
CD Tudelano: Pagola, Lalaguna, Miguel Diaz (Torres, min. 71), Obi (Socorro, min. 89), D. Soto, Diego Cortes, Zamorano, Zabaleta, Azkue, Suarez (Lazaro, min. 88), A. Lopez.
Sanse: Agirre, Gabilondo, Blasco, Ezkurdia, Lucbert, Zubimendi, Gorostidi, Veiga (Aldasoro, min. 55), R. Lopez (Garrido, min. 87), Djouahra (Alkain, min. 92), Lobete.
Epailea: Calderiña Pavon. Txartel horia erakutsi die etxeko Torresi eta kanpoko Zubimendiri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin