Real Sociedad 2-1 Deportivo Alaves

Gidoi onena

Vídeo

Realak beharrezkoak ziren eta esperantzaz betetzen gaituzten hiru puntu lortu ditu. Txuri-urdinek bi eta bat irabazi diote Deportivo Alavesi, merezita, baina amaiera arte lan egin behar izan dutelarik. Moreno eta Illarraren golek goruntz bideratzen dute Reala taulan.

Oscar sarien gauean gaurko partidak ezin zuen gidoi hobeagorik eduki. Hasierako txistutik txuri-urdinek interpretazio bikaina egin dute. Hector Moreno, debutari paperean, golegile bezala estreinatu da lehena eginez korner baten irteeran. Ordu laurdena bete baino lehen, goleatzaile bezala errebelazioa den Illarra bere zazpigarrena egin du ligan Pachecoren aldaratze bat barrura bidaliz. Partida eroso zihoan donostiarrentzat, baina babazorroen arriskuko lehen aukeran, Pedrazak emaitza estutu du Moya gaindituz. Suspense abigarren zatirako.

Bigarren zatian partidak erritmoa eta kalitatea galdu du. Gehiago kosta zaie bi taldeei jokaldiak josi eta aukerak sortzea. Zurutuza, guztiarekin joan da buruz errematatzera baina baloia kanpora joan da. Emaitzaren tentsioa hor zegoen. Amaiera bitartean Realak hobeto menperatu du lehia Alavesi ia aukerarik utzi gabe. Willian Joseren itzulera ere albiste positiboa izan da. Hirugarrena egitetik gertu egon da brasildarra, Zurutuza bezala.

Hiru puntu indarberritzeko eta goruntz begiratzen jarraitzeko balio behar dutenak. Borroka egiten jarraitu beharra dago. Puntu asko geratzen dira oraindik. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moyá, Odriozola, Llorente R., H. Moreno, De la Bella, Zubeldia, Illarra (cap), Canales, Oyarzabal, Januzaj (Willian J., min.68) y Bautista (Zurutuza, min.46).

Deportivo Alavés: Pacheco, Martín, Laguardia, Ely, R. Duarte (Burgui, min.80), D. Torres (Medrán, min.65), T. Pina, Ibai (Hernán Pérez, min.80), Pedraza, Sobrino y Guidetti.

Golak: 1-0: H, Moreno, min.6. 2-0: Illarra, min.11. 2-1: Pedraza, min.39.

Epailea: Martínez Munuera. Txartel horia R. Duarterentzat.

Asistentzia: 21.445 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!