Valencia CF-ren irudiak

Vídeo

VALENCIA CF 1-2 REAL SOCIEDAD

Goazen neskak!

Vídeo

Realak Erreginaren Kopako final laurdenetarako sailkapena lortu du bat eta bi irabazi ondoren Valencia CF-ren aurka luzapenean, non gipuzkoarrak nagusi izan diren.

Bikain hasi dute partida txuri-urdinek kanporaketari aurre egiteko. Lehenengo jokaldian arriskua sortu eta gero, Kiana Palaciosek gola sartu du korner batean buruz. Hasiera ezinhobea. Baina gauzak aldatu dira hamargarren minutuan. Epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi du jokaldi zalantzatsu batean. Mariasunek geldiketa bikaina egin du Mari Pazen gola saihesteko, baina aldaratzea etxeko aurrelariak aprobetxatu du partida berdintzeko. Reala nagusi izan da lehenengo zati honetan, hainbat aukera arriskutsu sortuz, batez ere Palacios, Eizagirre eta Nahikariri esker, baina bigarren gola ez da iritsi.

Realak helburu berarekin hasi du bigarren zatia. Aurkaria bere zelaian aritu da jokatzen erantzunik eman gabe. Azkeneko ordu laurdenera arte txuri-urdinak nagusi izan dira. Aukera argiena Manu Lareok izan du, baina atezainak baloia kornerrera bidali du. Markagailua ez da lehenengo zatiko hasieratik mugitu eta luzapenean erabaki da kanporaketa. Eta hor, berriro ere, Realak meritu gehiago egin ditu bere proposamenarekin. Saria lehenengo zatia amaitzeko pare bat minutu geratzen zirenean iritsi da. Nahikarik, nork bestela, sartu du gol erabakigarria. Bigarren zatian Realak ez du askorik sufritu eta neurketa kontrolpean izan du. Beraz, final laurdenetarako sailkapena lordu dute merezimendu osoz. Orain, hurrengoaren bila.

Gonzalo Arconadaren neskek Atletico de Madriden aurka jokatuko dute hurrengo astean, Liga Iberdolako liderra dena. Goazen neskak!

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Vreugdenhil, Van der Berg, M. C. Nolasco, Jucinara, Debora (Flores, min. 99), Sandra, Gaitan, Carol, Coleman (M. Ortiz, min. 83), Mari Paz (Aedo, min. 76), M. Peiró.

Real Sociedad: Mariasun, Soldevila, N. Mendoza, Maddi, Iraia, Itxaso, Chini (L. Baños, min. 61), Cardona (Bea, min. 77), N. Eizagirre (Manu, min. 69), Palacios (Bautista, min. 77), Nahikari.

Golak: 0-1: Palacios, min. 4; 1-1: Mari Paz, min. 11; 1-2: Nahikari, min. 104

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko M. C. Nolasco eta Van der Bergi eta kanpoko Itxasori.

Gonzalo Arconada: “Taldea zoriondu behar da”

Gonzalo Arconadak Real Sociedad TV-rekin hitz egin du partida amaitu eta gero: “Ondo aritu gara lehenengo gola azkar sartuz. Aurkariak berdinketa lortu du hortik gutxira zalantzazko penalti batekin. 10-15 minutu nahiko nahasi izan ditugu baina gero nagusi izan gara. Bigarren zatian, azkeneko minutuak kenduta, ondo aritu gara, aukera arriskutsu asko sortuz. Luzapenean garaipenaren gola sartu dugu, azkeneko minutuetan sufritzen jakinez. Taldea zoriondu behar da”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!