Bihar Athletic Club hartuko dugu Anoetan. Hiru puntuen balioa berdina izango da, baina zaporea ez da berdina izango. Reala momentu bikainean iristen da derbira. Europa Leagueko postuetan sailkatua eta laugarrenetik gertu, ez dugu amets honetatik esnatu nahi. Horretarako, gure zelaian indartsu egitea beharrezkoa da eta zalegoen bultzadarekin edozer da posible.
Zuri-gorrien errendimendua etxetik kanpo ez da beste urteetakoa. Irailetik irabazi gabe eta azken hiru porrotekin, Valverderen mutilek hiru puntuak lortu nahi izango dituzte bolada hori moztu eta Europarako txartela ematen duten postuetara gerturatzeko. Estatistika besterik ez da. Intentsitatea, sakrifizioa eta borroka dira helburura eramango gaituzten pausoak.
Ernesto Valverde entrenatzaileak ondorengo jokalariak deitu ditu biharko partidarako: Iraizoz, Bóveda, Laporte, San José, Beñat, Iturraspe, Muniain, Williams, Susaeta, I.Lekue, Mikel Rico, De Marcos, Aduriz, Raúl García, Balenziaga, Saborit, Arrizabalaga, Yeray.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin