Gure hirugarren taldeak huts eta huts berdindu du Racing Riojaren aurka Mundial 82 futbol zelaian, eta dagoeneko hamar jardunaldi daramatza talde txuri-urdinak porrota ezagutu gabe. Real Ck intentsitate altuarekin hasi du partida eta behin baino gehiagotan iritsi da Toño Ramirezek defendatutako atera. Hamargarren minutuan Jon Baldak arratsaldeko lehenengo gola sartzea lortu du, baina marrazainak erdilari txuri-urdinaren gola baliogabetu du jokoz kanpo zegoelako. Hortik aurrera indarrak berdindu egin dira eta intentsitate handiarekin jokatu dute bi taldeek. Gure hirugarren taldeak markagailua estreinatzeko aukera izan du, baina etxeko atezainak Lespinasseren gola ekidin du. Racing Riojak estutu egin du azkenengo minutuetan baloi geldiko aukerak aprobetxatuz, baina bi taldeak huts eta hutsekoarekin joan dira aldageletara.
Atsedenalditik bueltan parekotasuna nagusi izan da partidan, eta bi taldeetako batek ere ez du lortu markagailua estreinatzea. Gainera, eguraldiak zaildu egin du Mundial 82en joko arina ikusi ahal izatea. Aukera garbienak azkenengo minutuetan iritsi dira. Real Cri dagokionez Kortajarenak izan du garbiena, baina Ramirezek kornerrera desbideratu du baloia. Racing Riojak berriz, baloi geldiko aukerak aprobetxatu nahi izan ditu, baina ezin izan dute Unai Marreroren atean gola sartu. Puntu garrantzitsua lortu du Real Ck Racing Riojaren etxean, eta bi taldeek lidergoa partekatzen jarraitzen dute. Datorren jardunaldian CF Ardoiren bisita jasoko dugu etxean. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Racing Rioja: Toño Ramirez, Merkulov (Esteban, min. 67), Rodríguez (kap.), Santamaria, Fernandez (Arnaez, min. 67), Barace, Arana (Viegas, min. 78), Eguaras, Guira, Calvo (Dios, min. 87) eta Carrion.
Real C: Marrero, Recio, Sukia, Cantero, Azurmendi (Beitia, min, 74), Gorrotxategi (Teijeira, min. 79), Kortajarena (kap.), Marin, Balda (Zubillaga, min. 60), Dadie (Azkune, min. 60) eta Lespinasse (Agirre, min. 60).
Epailea: Mallo Fernandez. Txartel horia atera die Racing Riojako Fernandez, Rodriguez eta Estebani eta Real Cko Dadie eta Reciori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin