REAL SOCIEDAD 5-1 REAL BETIS FEMINAS

Gol festa goian jarraitzeko

Vídeo

Realak bost eta bat irabazio dio Real Betisi Zubietan, hasieratik amaierara arte nagusi izan den partida batean.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, bai jokoan eta baita sortutako aukeretan ere. Lehen abisua, hori bai, andaluziarren eskutik heldu da, Medinaren burukada batekin. Realak bi aukera garbi izan ditu, lehenengo Nahikariren bitartez, aurkariaren defentsak urrundu duen errematearekin, eta ondoren, Franssik kanpora bidali duen jaurtiketa batekin. Gola estrategia jokaldi batean iritsi da. Nahikarik buruz baloia ukitu korner irteeran eta Maitaneren errematea, Meine gainditu eta lehenengoa egiteko. Txuri-urdinek bigarrenaren bila jarraitu dute, baina, atsedenaldira iritsi aurreko azken jokaldian, Bea Parrasek berdinketa lortu du area barruan egindako erremate bikain bati esker. Kolpe gogorra.

'Gol psikologiko 'horrek ez du ezertan gipuzkoarren jokoa aldatu eta garaipena behin eta berriz bilatu dute aldageletatik igaro ostean. Gemmak, areatik kanpoko eskuinkada izugarri batekin, markagailuan aurretik jarri ditu txuri-urdinak. Gola. Eta handik gutxira, Nereak, erremate polit batekin, garaipena bideratu du hirugarren golarekin. Kanpokoek aldea murriztu ahal izan dute azken txanpan, baina ez dute asmatu eta, luzapenean, gipuzkoarrek aldea handitu dute Cecilia eta Franssiren bitartez.

Hiru puntu oso garrantzitsu sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Igandeko partida atzeratu ostean, txuri-urdinek Madrid CFF jasoko dute hamar egun barru Zubietan. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R, Maitane (Itxaso, min. 81), Gemma, Palacios (L. Baños, min. 85), Nahikari (Barbara, min. 74), N. Eizagirre (Cecilia, min. 81) eta Franssi.

Real Betis Feminas: Meline, Medina, Laura G. (Mari Paz, min. 69), A. Salvador, Altuve, Bea Parra, R. Otermin (Paula, min. 74), Rosa M., Dorine, Ángela Sosa (Irati, min. 81) eta Valle (Nuria, min. 81).

Golak: 1-0: Maitane, min. 22; 1-1: Bea Parra, min. 44; 2-1: Gemma, min. 56; 3-1: N. Eizagirre, min. 64; 4-1: Cecilia, min. 91; 5-1: Franssi, min. 94

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die kanpoko A. Salvador eta R. Otermini.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!