Baduzu jada eskuragarri 2024-25 posterra! Gaurtik aurrera kalitate handian deskarga dezakezu posterra, denboraldiaren beste oroitzapen polit bat izateko. Aurtengo edizioak, gainera, esanahi berezia du, Azkoitia herria omentzen baita; izan ere, 2024an 700 urte bete dira herri horri Hiri Gutuna eman zitzaionetik.
Talde maskulinoaren posterrak eta femeninoaren posterrak ere Azkoitia herria omentzen dute. Deskargagarrietan ikus daitekeenez, poster bakoitzak atzealde desberdina du, eta bi irudietan Urola Kosta barneko herriko lekurik enblematikoenak islatzen dira, Izarraitz mendigune ederraren oinetan.
Gaur arratsaldean ekitaldi instituzional xume bat egingo da Azkoitiko Udalean posterra kaleratu dela ospatzeko. Datozen egunetan berrikuntza horrekin lotutako hainbat ekintza jarriko dira martxan.
Made in Gipuzkoa
2010etik hona askotan izan da gure lurraldea irudi ofizial horren protagonista. Txindoki mendia, Mutriku, Deba eta Zumaia arteko Flyscha, Oianlekuko pagadia, Aranagako harrobia, Getaria eta Zarautz, Miramar jauregia, Beasain, Aiako Harriak, Hondarribia eta, noski, gure etxea, Reale Arena. Oraingoan, posterra Gipuzkoara itzuliko da, jendeak asko maite duen herri baten 700. urteurrena ospatzeko. Gora Azkoiti!