REAL SOCIEDAD – REAL BETIS (18:30)

Gorantz

Realari Kopa kanporaketako rally honetan, Imanol Alguacilen mutilek Ligako jardunaldi berri bat izango dute hizpide. Real Betis Reale Arenara iristen da, 2021ean emaitza onenak lortu dituen talde gisa. Harri berri bat bidean, ahalik eta urrutien iristeko asmoan tinko dirauen talde batentzat.

Pellegrinirenek berdinketa batekin hasi zuten urte berria eta gainontzeko konpromiso guztiak garaipen banarekin bukatu dituzte. Huesca eta Celta de Vigo izan dira bere biktimak etxeko txapelketan eta Mutilvera eta Sporting de Gijon Errege Kopan. Hamar gol alde eta hiru kontra, gure aurkariaren indarra islatzen duten datuak.

Erronka berri bat Realarentzat, gure taldearen batasuna arrakasta lortzeko gakoa izango da berriro ere. Lehendabizi Laligan neurtuko ditugu indarrak eta egun batzuk barru "itzulikoa" prestatzeko astia izango dugu, Errege Kopan. Azeleragailua zapaltzen jarraitzeko unea da. Aurrera Reala!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!