REAL SOCIEDAD 3-0 CD LEGANES

Goruntz

Vídeo

Realak goruntz jarraitzen du. Neurketa on batean, txuri-urdinek Leganesi irabazi diote bigarren zati bikain batean, hiru golak sartuz. Oyarzabalen bi gol eta Willian Joseren beste batekin gipuzkorrak goikaldeko postuetan mantentzen dira.

Realak aukera paregabea zuen sailkapenean beste pauso bat emateko. Leganes ere bolada onean zetorren, dinamika positiboan, eta hori nabaritu egin da lehenengo zatian. Parekatua egon dira lehenengo berrogeita bost minutuak, jaurtiketa bat zutoinera kanpokoen alde eta aukera arriskutsuren batekin. Etxekoak gutxiagotik gehiagora joan dira, aukera argiak sortuz Willian Jose eta Merinorekin, baina Cuellarren aurrean asmatu gabe. Pellegrinoren mutilak garaitzea ez zen erraza izango.

Bigarren zatia ezberdina izan da. Realaren jokoa ona izan da, taldeak hegalak aprobetxatu ditu eta lehen bi golak iritsi dira. Mikel Oyarzabal izan da golegilea. Lehenbizi Januzajen erdiraketa bikaina buruz errematatuz, ondoren Merino eta Januzajen jokaldia amaituz. Madrildarrek ez dute neurketa estutu eta Willian Josek hirugarrena egin du. Burukada ezin hobea Pardoren falta jaurtiketa errematatzeko.

Garaipen berria eta zazpigarren neurketa porrota ezagutu gabe. Bolada ezin hobea goruntz jarraitzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Sola, Llorente R., Rail Navas, Theo, Zubeldia, Zurutuza (kap), Merino (R. Pardo, min.68), Januzaj, Oyarzabal (Sandro, min.78) eta Willian J. (Bautista, min.84).

CD Leganes: Cuellar, Juanfran (El Zhar, min.66), Bustinza (kap), Omeruo, Siovas, J. Silva, Recio (Ruben Perez, min.82), Oscar, Vesga, Braithwaite (Carrillo, min.76) eta En Nesyri.

Golak: 1-0: Oyarzabal, min.50. 2-0: Oyarzabal, min.59. 3-0: Willian J., min.75.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Llorente, Willian Jose, Raul Navas eta Theori eta kanpoko Siovas eta Butinzari.

Asistentzia: 22.997 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!