Realak zazpi partidako txanda berri bat itxiko du gaur arratsaldean. Sentsazioak ezin hobeak izaten ari dira, zelai eta aurkari zailen aurrean puntuak batuz, LaLiga Santanderreko sailkapeneko lidergoan jarriz eta UEFA Europa League-n beste inoren menpe egon gabe. Baina futbolaren munduan gehien erabiltzen den esaldietako batek dioen bezala, zure azken emaitza bezain ona zara. Horregatik, gaurko helburua paroira irribarre batekin joatea da.
Jagoba Arrasateren taldearen txapelketa hasiera goraipatzekoa da. Iragan asteburuan Ramon Sanchez Pizjuanen Sevilla FC taldearen aurka galdu zuen arren, gorritxoak zazpigarren postu erosoan daude eta datozen partidetan postu horietan mantentzeko borrokan jarraitzeko prest daude. Etxekoen erasoa geldiaraztea lan nekeza izango da, Chimmy Avila, Kike Garcia, Ante Budimir… borroka eta grina duten aurrelariak denak. Ezin dugu ahaztu Sadarrek hartuko duen papera derbian. Ikusleen itzulerak asko laguntzen die Iruñako koliseo berrituan.
Denboraldiko exijentzia mailak ahalegin berri batera garamatza, harmailetan izango diren txuri-urdinen laguntza eta bultzada ezinbestekoa izango da Sadarrek estutzen duenean. Azken asteotako lan onak borobiltzea behar du atseden egun batzuk baino lehen, eta hori, gureen hazteko anbizioarekin, futbol ideari tinko mantentzen iritsiko da. Gotorleku oso batean bada ere. AURRERA REALA!!!