Urriaren 6an Garun Paralisiaren Nazioarteko eguna ospatu zen eta horren harira Realak bi neskato gonbidatu zituen Reale Arenara, haien familiako kideekin batera gau berezi batez disfrutatu ahal izateko.
Neurketa hasi aurretik, Jare eta Danele zelaira gerturatu ziren Txurdin ezagutzera. Kamiseta bana oparitu zizkien eta horren ostean bandera txuri urdinak astindu zituzten taldea animatzeko. Esperientzia zinez bikaina bizi izan zuten haien gertukoekin batera.
Horretaz gain, pasa den urriaren 3an, Aspaceko lehendakari den Rosa Iglesias lehendakaritza palkoan egon zen gonbidatuta, etxeko Europa Leagueko lehen partidaz gozatzen. Ekintza honen bitartez, elkarte honek egiten duen lan garrantzitsuari ikusgarritasuna ematen jarraitzea zen asmoa, gazteenei eta hauen familiei laguntza handia eskainiz.