ARITZ ELUSTONDO

Guretako bat

Vídeo

Realak akordioa lortu du Aritz Elustondorekin bere kontratua 2022ko ekainaren 30 arte luzatzeko. Defentsa txuri-urdinak bi urte gehiago luzatu du bere harremana klub gipuzkoarrarekin. Beasaingo jokalariak akordio berria gaur eguerdian sinatu du Anoetako bulegoetan. Aritz Elustondo “oso pozik” azaldu da Real Sociedad TV -ren aurrean. “Nire bizitzako klubean jarraitzen dut, konfiantza asko eskertzen dut. Lanean jarraitu behar dut”

Beste aldetik, Loren kirol zuzendariak ondorengoa adierazi du: “Kontratua berritu ondoren gaur egungo egoera eta etorkizuneko egoera sendotu nahi dugu. Etxeko jokalaria da eta konpromiso handia erakutsi du. Jokalari oso garrantzitsua da etorkizunari begira”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!