AKORDIO ESTRATEGIKOA GAINAZAL ARKITEKTONIKOEN MUNDUKO LIDERRAREKIN

Diseinua, arkitektura eta berrikuntza, Neolithen eskutik

Realak akordio estrategikoa lortu du Neolith marka ospetsuarekin, gainazal arkitektoniko eta harri sinterizatuzkoen munduko liderrarekin. Lankidetza erakunde txuri-urdinak datozen urteetarako planifikatu duen azpiegituren hazkuntza eta etengabeko hobekuntza planaren barruan sartzen da.

Aldebiko akordioa bi erakundeen plan estrategiko anbiziotsuan kokatzen da, bikaintasunaren, berrikuntzaren eta etorkizuneko ikuspegiaren balioak partekatzen dituztelarik. Aliantza horren zati gisa, Neolithek bere gainazal arkitektonikoak ekarriko ditu Realaren azpiegitura plan berrira, Anoetako estadioko eta Zubietako kirol instalazioetako espazio enblematikoak modernizatzen laguntzeko.

Neolithek Espainiako ligako futbol klub profesional batekin duen lehen aliantza da, eliteko kirolean duen presentzia eta lotura indartzen duen mugarria. Neolithentzat, dibertsifikatzeko estrategian beste pauso bat da, exijentzia goreneko ingurune batean diseinua, arkitektura eta kirola uztartzeko.

Neolitheko CEO Walter Cegliak adierazi duenez, “Realarekin hitzartutako lankidetza honek, ibilbide eredugarria eta futbolaren panorama nazionalean eragin handia duen klub bat delarik, proiektu ikoniko eta proiekzio handikoetan presente egoteko dugun ikuspegia indartzen du. Aukera bikaina da Neolithek, milaka pertsonarentzat inspirazio diren espazioetan, diseinua eta berrikuntza nola landu ditzakeen erakusteko”.

Bestalde, Jokin Aperribay Realeko presidenteak nabarmendu duenez, “akordioak hazkunderako proiektua berresten du, baita azpiegitura mailan ere. Gure futbolariak eta zaleak inguratzen eta babesten dituen guztiak, bai giza mailan bai azpiegitura mailan, bikaintasunaren estandarrak lortu behar ditu, eta Neolithek ederki betetzen ditu horiek. Oso pozik gaude hasi dugun bidearekin”.

Ondarreta Korner Espazioa, Neolith zigilua duen gunea

Elkarlanaren lehen adierazpena ‘Ondarreta Korner Espazioa by Neolith 'da, Anoetako topagune jendetsuenetako bat, Neolith gainazalekin erabat berritu dena. Estetika eta funtzionaltasun estandar altuenekin diseinatuta, espazio honek Neolith Artisan eta Neolith Calista modeloak erabili ditu lurzoru, horma eta altzarietan, klubaren espiritua eta markaren bikaintasuna islatzen dituen giro harmoniko eta sofistikatua sortzeko. Bainuak dauden gunean, Neolith Amazonico modeloak ukitu zirraragarri eta berezia gehitzen du, gunearen izaera bakana indartzen duena.

Etorkizunerako aliantza estrategikoa

Lankidetza hau sinatzeak atea zabaltzen die etorkizuneko ekimen bateratuei, zeinek arkitekturaren, diseinuaren eta kirolaren arteko batasuna nabarmentzen jarraituko duten, joko zelai barruan zein kanpoan esperientzia paregabeak eskainiz. Neolithen berrikuntzak ikus ditzakezu www.neolith.com webgunean

Neolithi buruz

“Zerbait sortzeko, onena bizitzea da” dioen premisa kontuan hartuta, Neolith lider globala da harri sinterizatuaren arloan. Gainazal arkitektoniko aitzindaria da, barrualderako eta kanpoalderako soluzioak eskaintzen dituena, ezaugarri tekniko handiagoekin, eta lehengai naturalez egina. Mundu osoan, estiloa erakusten duen ezinbesteko elementu bihurtu da diseinu esklusiboko edozein sukalde, komun, fatxada, lurzoru eta altzaritan.

Neolith harri sinterizatuaren ezaugarrietan belaunaldi berriko teknologia eta funtzionaltasun handia uztartzen dira, eta, Neolithen jasangarritasun DNArekin bat eginda, ingurumena gehien errespetatzen duten materialetako bat bihurtu da, bere bilduma guztietan jasangarritasunaren edertasuna erakusten duena, eta arkitekturako joera berriak inspiratzen.

Gaur egun, konpainia funtsezko eremu geografikoetan hedatzeko plan batean murgilduta dago –Ipar Amerika, Australia, UK, Europa eta Txina–, aparteko espazioak eta esperientziak sortzen laguntzeko, zuzeneko banatzaileen eta kide komertzial eta partnerren sare baten bidez, presente dagoen 100 herrialde baino gehiagotan .








Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!