AINTZANE ENCINAS

Erreferente txuri-urdina

Aintzane Encinasek beste urrats garrantzitsu bat egin du Realarekin duen lotura estuan, klubaren eremu instituzionalera bat eginda. 344 partida ofizial jokatuta, emakumezkoen taldearen historian elastiko txuri-urdina gehien defendatu duen jokalaria da. Bere izena duela 21 urtetik dago lotuta Gipuzkoako emakumezkoen futbolaren bilakaerarekin: erreferente izan zen zelaian, entrenatzaile gisa aritu da harrobian, eta orain, klubaren ordezkari bilakatuko da.

2004ko lehen partida ofizial hartatik aurrera, Encinas ez da jokalari soil bat izan: ikur bat da, erreferente bat, bidegile bat. Bere ibilbideak argi islatzen du emakumezkoen futbolaren hazkundea Realaren baitan, eta klubarekiko erakutsi duen konpromisoa etengabea izan da, bai zelaian bai zelaitik kanpo. Etapa berri honetan, bere esperientzia, ezagutza eta gertutasuna klubaren garapen instituzional, sozial eta estrategikoaren zerbitzura egongo dira.

Bere izendapenak etorkizunerako ikuspegi sendoa indartzen du, oroimena eta nortasuna balioan jarriz. Aintzane Encinas ez baita Realeko emakumezkoen historiaren lekuko hutsa izan: historia bera idatzi du, urratsez urrats. Orain, historia hori beste ikuspegi batetik eraikitzen jarraituko du, lehen egunetik erakutsi duen grina eta konpromiso berarekin.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!