REAL SOCIEDAD 1-1 RAYO VALLECANO

Guztia eman dute

Vídeo

Realak puntu bat lortu du Zubietara bueltan Rayo Vallecanoren aurka bana berdindu ondoren. Txuri urdinek gehiago merezi izan dute, eta aukerak ez zaizkie falta izan.

Lehen zatiak menderatzaile argia izan du. Reala izan da gehien proposatu duena, aukera gehien izan duena, eta, azken finean, oso nagusi izan da. Horietako bakar batek ere ez da golean amaitu, nahiz eta merezi izan. Kianak urrutitik, Nuriak korner baten irteeran… eta, argiena, Nahikari eta Barbararen arteko konbinazio bat, azken honek amaitu duena. Guztietan, Larque erabakigarria. Madrildarren iritsiera bakarrean, atsedenaldia iritsi baino lehen, Altuvek gola sartu du, urrutiko jaurtiketa batekin eta atea hutsik zegoela aprobetxatuta.

Lehen zatian nagusitasuna argia izan bada, bigarrenean are gehiago. Hainbat saiakeren ondoren, gola iritsi da. Nuriak area barruan jarri du baloia eta Leire Bañosek aldaratzea aprobetxatu du norgehiagoka berdintzeko. Azken ordu erdia txuri-urdinek monopolizatu dute. Nahiz eta garaipena oso gertu izan, puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute.

Berdinketa honekin, gipuzkoarrak sailkapenaren erdian mantentzen dira. Hurrengo jardunaldian Sporting de Huelvari egingo diote bisita. Erronka polita.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Iraia (C. Blanco, min. 56), Itxaso, L. Baños, Manu (N. Eizagirre, min. 56), Palacios (C. Bautista, min. 77), Barbara, Nahikari.

Rayo Vallecano: P. Larque, Guerrero, Pilar García, Angeles (Oviedo, min. 63), Sheila, Chule (Eva Masdeu, min. 88), C. Auñon, Altuve (Bulatonic, min. 80), Sáez, Eva Alonso, P. Fernandez.

Golak: 0-1: Altuve, min. 36; 1-1: L. Baños, min. 60

Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die etxeko Itxasori eta kanpoko Altuve, Chule eta Oviedori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!