Ostiralean RCD Espanyoli egingo diogu bisita (20:45). Aprobetxa dezagun bi talden arteko zenbait datu bitxi ezagutzeko:
1- Bi taldeen artean Bartzelonan jokatutako lehen partida ofiziala 1928-29 denboraldian jokatu zen. Banako emaitzarekin amaitu zen. Realaren gola Cholinek sartu zuen
2- Darko Kovacevic, sei golekin, RCD Espanyolen etxean gol gehien sartu dituen jokalari txuri-urdina da

3- Diego Reyes,RCD Espanyoleko jokalaria, Realean jokatu zuen utzita pasa den denboraldian.

4- Raul Tamudo, RCD Espanyolekin partida gehien jokatu dituen jokalaria (340), Realean egon zen 10-11 denboraldian

5- Amiano, Zubillaga edo Moha dira bi taldeen kamisetak jantzi dituzten jokalarietako batzuk

6- Zelai perikitoan lorturiko garaipen ikusgarriena pasa den denboraldian izan zen. Realak 0-5 irabazi zuen Jonathas (2), Vela, Oyarzabal eta Reyesen golekin.

7- 2000-01 denboraldia, partida bertan behera geratu zen atsedenaldian zelaiaren egoera txarragatik. Momentu horretan markagailuak 1-2koa adierazten zuen. Bigarren zatia hiru aste beranduago jokatu zen eta ez zen golik izan
8- Lehen zati hura Realak RCD Espanyolen bigarren kamisetarekin jokatu behar izan zuen epaileak ez baitzion utzi Realari bere ohiko kamisetekin jokatzen.
8- El club catalán está justo por delante de los realistas en la clasificación histórica de LaLiga. El RCD Espanyol es séptimo (2.765 puntos) y los guipuzcoanos, octavos (2.544 puntos).
9- Talde kataluniarra txuri-urdinen aurretik dago LaLigako sailkapen historikoan. RCD Espanyol zazpigarren da (2.765 puntu) eta Reala zortzigarren (2.544 puntu).
10- Sagarzazu, Galardi edo Suarez dira Bartzelonan RCD Espanyolen aurka Realarekin debuta egin zuten jokalarietako batzuk.

RCD Espanyolen etxeko liga aurrekariak
Realak hurrengo ostiralean (20:45) RCD Espanyolen etxean dituen estatistikak hobetzen saiatuko da. Historian zehar txuri urdinek 67 partida jokatu dituzte perikitoen etxean, 10 garaipen, 24 berdinketa eta 33 porrotekin.
