Realak denboraldiko hamargarren garaipena Anoetatik urrun lortzen saiatuko da Sevilla FC-en aurka Ramon Sanchez Pizjuanen (21:00). Garaipenak rekord historiko bat suposatuko luke taldearentzat Lehen Mailan eta aurrera pauso handia Europarantz. Europa Leaguea oso garesti dago, baina taldea momentu bikainean iristen da aste perfektua borobildu ondoren Granadaren aurka eta gaur arraunean jarraituko du.
Talde andaluziarrak porrot gogor bat jasan zuen astelehenean Malaga CF-en aurka (4-2) eta gaurko norgehiagoka prestatzeko denbora gutxirekin dator. Sampaoli entrenatzaileak Apirileko Feriatik urrundu nahi izan ditu jokalariak Atletico de Madridekin duten hirugarren posturako lehia horretan mantentzeko. Krohn-Dehli danimarkarraren itzulera deialdi batera 12 hilabete min hartuta egon ondoren da albiste esanguratsuena.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin