Heldu da asteburua eta erronka berri bat proposatzen dizuegu. Azken errezeta txuri urdina! Eta oraingo honetan hanburgesa bat prestatzeko eskatzen dizuegu. Nor animatzen da? Onenak saria izango du!
Hau da Virginia Santesteban gure nutrizionistak proposatutako errezeta. Oraingoan, erabilitako osagaien aniztasuna eta erabilitako ogi motak baloratuko dira. Garrantzitsua da hanburgesaren haragia zuek egitea. Saltsen erabilera ere kontuan hartuko da. Eta etxekoak badira, hobe.
Nola parte hartu
Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo pausoak bete beharko dira: zaleek euren sare sozialetan #ErrezetaTxuriUrdina edo #RecetaTxuriUrdin hashtag-a erabili beharko dute hanburgesaren argazkiarekin batera. Horretaz gain, izen bat jarri beharko diote eta erabilitako osagaiak aipatu beharko dituzte. Parte hartzeko beste aukera bat redes.sociales@realsociedad.eus helbide elektronikora bidaltzea izango da. Maiatzaren 24a, igandea, amaitu baino lehen bidali beharko da informazio guztia. Astelehenean, Virginia Santestebanek lehiaketaren irabazlea zein den esango du.
Saria
Hanburgesa onena prestatzen duen zaleak BM Supermerkatuetan erabiltzeko 100 euroko kupoia irabaziko du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin