Futbol mundialeko hezur gogorrenetariko bat iristen da gaur Anoetara, Atletico de Madrid. ‘Cholo’ Simeonerenek ez dute identitate defentsiboa galdu eta beste talde guztiek gura duten sendotasuna mantentzen dute. Txuri-urdinak ez dabiltza urruti Imanolek taldea hartu zuenetik, atea hutsean orain arte jokatutako 270 minutuetan, eta bolada positibo onarekin jarraitzea dute helburu.
Madrildarrak baja garrantzitsuekin iristen dira defentsan (Lucas Hernandez eta Filipe Luis) eta erasoan (Diego Costa). Talde handi guztietan bezala, baja horien ordez jokatuko duten taldekideak ez dira atzean geratuko. Aurrelari izango diren Griezmann eta Gameiro frantsesek defentsa gipuzkoarren arreta osoa erakarriko dute.
Froga interesgarria izango da gaurkoa Imanol Alguacilenen mutilek erakutsitako hobekuntza neurtzeko. Hiru puntuak etxean uztea taldeak desiraturiko bidea aurkitu duenaren erakusle bikaina izango da. Sendotasuna atzean eta abilezia handiagoa azken metroetan harresi madrildarra botatzeko. Jarrai dezagun. Goazen Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin