RS Fundazioa eta Deustuko Unibertsitatea

"Harrobiko jokalarien alde lanean"

Vídeo

Real Sociedad de Futbol SAD eta Real Sociedad Fundazioko lehendakari Jokin Aperribayk eta Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek hitzarmena izenpetu dute, Realeko jokalariei ikasketak eta kirola uztartzen laguntzeko, Lehen Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza egiteko, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen campusean.

Hitzarmeneko bigarren klausulan xedatutakoaren arabera, Realeko jokalariek Lehen Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitzean onartzeko eskatu ahal izango dute, gainerako ikasleei sartzeko eskatzen zaizkien prozedura eta irizpide berberak betez. Onartzen badituzte, prestakuntza planari jarraituz egingo dituzte ikasketak, eta Deustuko Unibertsitateak gradu horretarako araudian aurreikusitako irizpideak bete beharko dituzte.

Hitzarmenaren helburu zehatza da jokalarien jarduera akademikoa eta kiroleko uztartzea, hau da, hiru erakundeen lan bateratu eta koordinatua egitea, kirolariak orientatzeko, tutoretza lanak egiteko eta jarraipen indibidualizatua egiteko, graduaren ikastalde arruntean izango duten integrazioa maximizatzeko, egon daitezkeen bateraezintasun egoerei aurre egiteko eta, dagokionean, prestakuntza jarduera bereziak .

Hitzarmena Realaren prestakuntza ibilbidea indartzera dator. Ibilbide horretan, kirolarien prestakuntza integrala funtsezko elementua da, non jarduera akademikoak garrantzi handia hartzen baitu, eta, ildo horretan, erreferentziazko Unibertsitateekin aliantzak ezartzea, kasu honetan Deustuko Unibertsitatearekin, funtsezkoa da. 

Sinatutako hitzarmena hiru erakundeek 2014ko urriaren 1ean izenpetu zuten lankidetza hitzarmen markoa garatzera dator; haren helburua da kirolaren inguruko prestakuntza, ikerkuntza, transferentzia eta gizarte erantzukizuna gauzatzea, kirol instalazioen erabilera lagatzea eta erabiltzea… Horren garapen gisa, gaur egun, dagoeneko, programa hauek garatzen ari dira, besteak beste:,  jokalariei ikasketetan laguntzeko saioak, Deustuko Unibertsitateko ikasleek Realean curriculum barneko zein kanpoko praktikak egitea, gizarte erantzukizun korporatiboko programa bateratu bat, Zubietako instalazioak Deusto Donostia Football Team-i lagatzea…

Jokin Aperribayk adierazi duenez, “Realarentzat gure jokalarien ikasketak oso garrantzitsuak dira. Ikasketak eta kirola uztartu dezaketelako ideia beti azpimarratzen dugun ideia bat da. Gure fundaziotik bultzatzen ditugun zereginetako bat da, gure futbolarien prestakuntza integralean sakontzea.  Hitzarmena esaten ari garenaren erakuslea da. Gure jokalariek ikastea nahi dugu, eta, hori lortzeko, hitzarmen hau oso garrantzitsua da. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiot Deustuko Unibertsitateari elkarrekin garatzen ari garen lanagatik. Gure erakundeen arteko lankidetza onuragarria da Realarentzat eta baita Unibertsitatearentzat ere, baina batez ere Deustuko Unibertsitatean ikasten ari diren ikasleentzat eta baita gure futbolarientzat ere”.

Bestalde, Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek  Reala eta Deustuko Unibertsitatea bezalako bi erakunde erreferentzialek Gipuzkoako gizartearen alde agiten duten lana azpimarratu nahi izan du. “Biok gazteekin egiten dugu lan, Realak kirolaren esparruan eta Unibertsitateak esparru akademikoan. Realarekin, bere jokalarien etorkizunari eta bere formazio integralari buruzko ardura partekatzen dugu” adierazi du. “Formazio integral honen ikuspegitik, kirolak bere benetako zentzua balore eta printzipio sendo batzutan oinarritzen bada hartzen du. Gure elkarlana gazteen formazio hobe batetan nabarmenduko da, ziur nago” gehitu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!