Ekipamendu berriak 2022/2023

Harrotasunez eramateko pintzelada artistikoak

Vídeo

Dagoeneko hemen dira Realak 2022-2023 denboraldian jantziko dituen Macronen ekipamenduak: ‘home’, beti bezala, txuri-urdin; eta ‘away’, aldiz, beltza, detaile urdin eta grisekin. Bi kasuetan efektu grafikoak dira protagonista. Eta Cazoo, babesle nagusi berria, bi kamisetetan agertzen da.

'Home' ekipamendua

Elastiko berriak marra bertikal zuri eta urdinak ditu, aurrealdeko pintzelada artistikoekin. Atzealdeko behealdean ere marra horiek daude. Dortsalaren gunea, berriz, urdina da eta hainbat pintzelada ditu. Silikonazko ikurrina ere badarama.

Mao lepoa dauka eta, barrualdean, armarria eta ‘REALAREN BIHOTZA’ hitzak ageri dira. Bularraren eskuinaldean, ‘Macron Hero’ eta, ezkerraldean, Realaren armarria erliebean eta koloretan, eta silueta zuriz.

Jokorako galtzak zuriak dira, eta marra urdinak eta pintzelada artistikoak dituzte alboetan. Galtzerdiak zuriak dira. Goiko aldean urdinak agintzen du eta erdi aldean marra horizontalak dituzte.

'Away' ekipamendua

Kamiseta beltza da, eta marra horizontal grisak ditu, bai aurrealdean, bai mahuketan. Mao lepoa dauka eta ertz zuri eta urdina. Lepoaren behealdean ere ‘REALAREN BIHOTZA’ irakur daiteke eta kanpotik ikurrina da protagonista.

‘Macron Hero’ bularraren eskuinaldean ageri da eta Realaren armarria ezkerrean. Biak dira silikonazkoak eta urdinak.

Galtzak beltzak dira eta galtzerdiak ere bai. Bi zerrenda horizontal urdin eta zuri dituzte goialdean.

Hilaren 16tik aurrera salgai

Lehen ekipamendua denda ofizialetan (Elkano, Reale Arena eta online)  egongo da eskuragarri, uztailaren 16tik, larunbatetik, aurrera. Bigarrena, berriz, hilaren amaieran. Data zehatza jakinaraziko da. Entrenamenduko arropa, aldiz, datorren asteko astelehenean egongo da salgai. 

Zubieta 1952

Zubieta 1952 bildumako kamiseta berriak ere salgai daude dagoeneko. Imanol, Nerea, Isak, Oyarzabal, Aritz, Remiro eta Merino dira protagonistak horietan. Diseinuak Marrazketabarrenak dira, eta kamisetak gris antrazita kolorekoak. Jokalari bakoitzak bere kolorea du eta guztiek dute, gainera, bertsio komun bat.

Bisita ezazu Realaren online denda berria

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!