Belar hockeyko gure taldeak hiruna berdindu du UD Taburienteren aurka gaur goizean La Estupan. Txuri-urdinek, lehen zati kaskarra egin eta atsedenaldira 3-0eko emaitzarekin iritsi ondoren, bigarrenean berdintzea lortu dute eta garaipena lortzeko aukerak izan dituzte. Kanariarrak azkar aurreratu dira markagailuan Irene Muñozen gol batekin. Minutu batzuen ondoren, Aldana Boxerrek bigarrena egin du. Atsedenaldira iritsi aurretik, abantaila handitu dute Daiana Abigailek bihurtu duen penalti korner bati esker.
Bigarren zatian, donostiarrak neurketaren jaun eta jabe izan dira. Laura Garatek aldea murriztu du, eta handik gutxira, bi minutu magikotan, Fede Cartak eta Julene Sanchezek partida berdindu dute. Gipuzkoarrek 20 segunduren faltan penalti korner batekin garaipena lortzeko aukera ere izan dute, baina azkenean oso landutako puntua lortu dute aldapan gora jarri zaien norgehiagokan. Datorren astean RC Poloren aurka jokatuko dute Zubietan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin