Aste honetan hasi dira gure beteranoek Gipuzkoako hainbat osasun-zentrotan aldizka egiten dituzten oroitzapen tailerrak. Jarduera hauetan, Zentrora joaten diren pertsonen gaitasun kognitiboa indartu nahi da Realaren inguruko oroitzapenetan oinarrituz. Aste honetan bi saio egin dira: asteazkenean CRPS Aita Menni Erguin zentroan, Arrasaten, eta gaur Matia Fundazioak kudeatzen duen San Martin Egoitza Gerontologikoan, Azpeitian. Bi jardunaldi hauetan Bixio Gorriz eta Mitxel Loinaz beteranoek parte hartu dute eta hitzaldi politak partekatu dituzte bi zentroetako pertsonekin. Jarduera hauek astero egingo dira bi zentroetan eta urte amaierara arte iraungo dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin