Itzuli gara. Uda ezohiko baten ondoren, non lan-erritmoa ez den inoiz jaitsi, ilusioz beteriko denboraldi berri bati ekingo diogu gaur, eta erronka handiak izango ditugu aurrean. Emozio biziz beteriko urtea izango da familia txuri-urdin osoarentzat, eta Jose Zorrilla estadioan egingo du lehen geldialdia, Real Valladoliden aurka, 16:00etatik aurrera.
Sergio Gonzalezenak udako merkatu honetan gehien mugitu direnak dira, fitxaketa handiak egin dituzte: Roberto Jimenez atezaina, Fabian Orellana armagin ohia eta Shon Weissman, klubaren historiako fitxaketarik garestiena. Azken bi urteetan egin duten bezala, elitean jarraitzea eta mailari eustea dute helburu.
Iritsi da egiaren ordua. Lehiaketa hasiko da. Realak LaLigako erregulartasunean puntu ona aurkitu nahi du txapelketa ezberdinetan aurrera egiteko. Bideko lehen harria, Real Valladolid. Denboraldi hau askoren artean lehenengoa izatea nahi dugu, ilusioz beterik goaz. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin