KORNER KULTURA & FUTBOL FESTIBALA

Hasierak, erreferenteak, ihesaldiak eta ‘Landismo’-a

Vídeo

Txirrindularitzak, kirol gonbidatua KORNER KULTURA & FUTBOL FESTIBALAren edizio honetan, eta bere zaleek Reale Arenako auditoriuma bete zuten atzo arratsaldean. Ander Izagirre kazetari eta idazleak moderatuta, Pello Bilbaok, Juanma Garatek eta Leire Olaberriak bizipenez betetako kirol ibilbideak errepasatu zituzten, eta elitera iritsi eta bertan irauteak eskatzen duen eskakizun mentala azaldu zuten.

Giro d’Italian izandako eroriko larriaren ondorioz bertaratu ezin izan zen arren, Mikel Landak zaleak modu telematikoan sartzen agurtu zituen bere egoera eta indartsu itzultzeko motibazioa helarazteko.

Juanma Garatek, azken egunetan Richard Carapazen Education Firsteko zuzendari izan denak, Italiako probako azken egun garrantzitsu hori nola bizi izan zuen errepasatu zuen eta bizikleta baten gainean bizi izan zuen egunik handiena, Mont Ventouxeko gailur mitikoan garaipena lortuta.

Leire Olaberriak, emakumezkoen txirrindularitzako lehen protagonista nagusietako batek eta oztopo asko hautsi behar izan zituenak, Beijingeko jokoetan domina olinpiko bat lortzeko esprintean izan zuen mentalitate eta sentsazioaren inguruan mintzatu zen, kirol ibilbideko lorpenik handiena lortu ondoren irits daitekeen hutsune egoera agertuz baita.

Pello Bilbaok, lasterketa handietan ihesaldiak helmugaraino eramateko duen abileziagatik munduan ezaguna, pultsazio handienetan lehiatzen den bitartean dauden barruko zirrikituak partekatu zituen.

Erreferente handien arteko elkarrizketa dibertigarria izan zen atzokoa, zaleok errepideetan ikus dezakegunaren muinera iritsi zena. Kornerren YouTubeko kanal ofizialean ikus dezakezu topaketa osoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!