Real Sociedad – FC Barcelona (20:45)

Hau Anoeta da

Realak FC Barcelona, LaLiga Santanderreko liderra, hartuko du gaur gauean beren aurka etxean duten bolada onari jarraipena emateko ideiarekin. Txuri-urdinak lehen mailara itzuli zirenetik bost garaipen eta bi berdinketa izan dira Anoetako emaitzak kataluniarren aurrean, zelai gogorrena izanda dudarik gabe. 


Aurtengo panorama ez da desberdina. FC Barcelona joko momento ezin hobean iristen da Anoetara, bere izarrak maila handian eta buruan hiru tituluak lortzea. Nahiz eta Samuel Umtiti defentsa eta azken fitxaketa handia den Philippe Coutinho baja medikoak izan arren, Ernesto Valverdek zelaian ipiniko duen hamaikakoak ez du aurkezpenik behar. Messi, Suarez, Iniesta, Pique
 


Realari ez zaio motibaziorik faltako gaur gauean. Ez bakarrik aurrean izango duen arerioarengatik. Nahiz eta aurten Anoetako lortutako emaitzak onenak ez izan, jokalariek poztasun handi bat eman nahi die zaleei eta beren onena emango dute. Horretaz gain, dinamika aldatzea eta Europarako aukerak berrartzera ahalbidetuko luke garaipenak. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!