Ondorengoa izango da Europan jantziko dugun kamiseta txuri-urdina. Xabi Prieto kapitainak eta Adnan Januzajek 17-18 Europa Leagueko ekipazioa aurkeztu egin dute.
Logo ofizialak eta Ikurriña
Ekipazioak aldaketak ditu LaLigan erabilitakoarekin konparatuz. Kamisetak UEFA-k derrigortzen dituen logo ofizialak (‘Europa League’-arena beso batean eta ‘Respect’ bestean) eramango ditu. Sorpresa berri bat aurkezten du kamisetak, Ikurriña dortsalaren gainean ageri da.
Ostiralean salgai
Ostiral eguerditik aurrera salgai egondo da europako ekipazioa gure denda fisiko (Anoeta eta Elkano kalea), eta online gunean. 70 euroko prezioa mantentzen da helduetan eta 65 euro umeetan, %10eko deskontua izango dute abonatuek.
Gure dendek asteburuan izango duten ordutegia ondorengoa da:
- Ostirala:
- Anoeta: 10:00etatik partida hasiera arte (20:15).
- Elkano: 10:00 - 20:00.
- Larunbata:
- Anoeta: 10:00 - 13:30 eta 16:00 - 20:00.
- Elkano: 10:00 - 20:00.
Jarrai ezazu zuzenean zozketa
Ostiral honetan gure Elkano 4 kaleko dendara gonbidatzen zaituztegu UEFA Europa Leagueko zozketa zuzenean jarraitzera. Gerturatu zaitez eta ezagutu itzazu gure aurkariak familian. Zozketa hasi baino minutu batzuk lehenago, 13:00 hasiko da, Europan 17-18 denboraldian erabiliko dugun kamiseta salgai ipiniko da, beste hainbat ezustekoen artean. Izan zaitez lehena!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin