Real Sociedad Fundazioak eta Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Eskolak emakumeentzako sustatutako UEFA B ikastaroan izena emateko epea ireki da. Irailaren 4an hastekoa den ikastaroak, hilabete horretako lehen egunera arteko epea du izena emateko.
Ikastaro honen berezitasuna genero-ikuspegia txertatzea da, edukietan emakume futbolarien beharrak eta berezitasunak kontuan hartuta, hizkuntza inklusiboa erabiltzea bermatuz, eta, batez ere, entrenatzaileen artean sareak sortzea eta esperientziak trukatzea sustatuz, eta jokalari gazteenentzat erreferenteak sortuz.
Aurten hainbat jarduera antolatu dira izen-ematea sustatzeko helburuarekin. Etorkizuneko entrenatzaileek Natalia Arroyo eta Aintzane Encinasen testigantzak entzuteko aukera izan zuten, ikastaroko ikasle ohiekin batera. Gainera, emakumezkoen lehen taldeko entrenamenduak ikusteko gonbidapena jaso zuten.
Realak, Gipuzkoako Futbol Federazioarekin batera, hazten jarraitzeko aukera ematen die berriro ere etorkizuneko entrenatzaileei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin