LALIGA GENUINE

Hemen da bigarren denboraldia

Atzo aurkeztu zen Madrilen LaLiga Genuineren denboraldi berri bat. LaLiga Genuine adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga da. Realak bertan hartuko du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Talde txuri-urdinak CIE Automotiveren babesa izango du.

Tarragonan azaroaran 16-18an hasiko den lehiaketa hau erantzukizun sozialeko ekimen bateratzailea da, eta bere helburua adimen urritasuneko kolektiboetan futbolaren praktika normalizatzea da.

2018-19 denboraldi honetan 30 klubek hartuko dute parte (iaz 18): Real Sociedad, Athletic Club Fundazioa, RCD Espanyol, Fundación Club Atlético de Madrid, Real Sporting de Gijón, Sevilla FC, RC Deportivo de la Coruña, Levante UD EDI, CF Reus, Club Gimnàstic de Tarragona, RCD Mallorca, Valencia CF, CA Osasuna, Deportivo Alavés, Villarreal CF, Fundación Celta Integra, Fundación Rayo Vallecano, Real Oviedo, Real ValladoliDI, CD Leganés, Girona FC, Real Zaragoza, Fundación Albacete, SD Eibar Fundazioa, UD Las Palmas, CD Lugo, Córdoba CF, SD Huesca, UD Almería eta Fundación Málaga CF EDI.

LaLiga Genuine Tarragonan hasiko da (azaroak 16-18) eta Valentzian amaitu (ekainaren 14-16). Bi fase horietan 30 taldeek hartuko dute parte, eta bigarren eta hirugarren faseetan lehiaketa bi egoitzetan banatuko da, 15 talde parte hartuz bakoitzean. Bigarren fasea Kordoban (urtarrilak 18-20) eta A Coruñan (otsailak 1-3) izango da, eta hirugarrena Rayo Vallecanok (apirilak 5-7) eta Atletico de Madridek (apirilak 26-28) antolatuko dute.

Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatuko da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!