REAL MADRID - REAL SOCIEDAD (21:00)

Hemen dago Reala


Realak Santiago Bernabeu bisitatuko du gaur gauean, aste borobil honi jarraipena emateko helburuarekin. Osasunaren eta Mallorcaren aurkako garaipenek Realeko jokalarien anbizioa elikatu besterik ez dute egin, Real Madrid liderrarengana aurrez-aurre lehiatzera irtengo baitira.


Zuriak, gureak baino atseden gehiagorekin, sailkapen-taularen buruan daude abantaila nabarmen batekin. Datorren astean UEFA Champions Leagueko final-laurdenetarako txartela izango dute jokoan Paris Saint-Germainen aurka, baina Carlo Ancelotti italiarrak edozein aurkari mendean hartzeko gai den hamaikakoa jarriko du lehian. Madriden aurka jokatzen duzunean ondo dakizu hori gertatuko dela. Gaurkoa ez da edozein partida izango, gaur Reala iristen baita hiriburura. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!