ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD (21:30)

Historia egiteke

Iritsi da eguna. 2020ko martxoaren 4ko gau hartatik, familia txuri-urdina osatzen dugun guztiok une honetarako prestatzen aritu gara. Zaleek, beti presente dauden horiek, munduko bazter guztietatik bultza egingo dute lepoan bufanda dutela, jokalariek belaunaldi oso baten ametsa egia bihur dezaten. 21:30etatik aurrera Realak Errege Kopa irabazteko jokatuko du.

Belaunaldiz belaunaldi transmititu diren istorio eta bizipen guztiak. Atotxan bizi izan zirenak, Puertollanoko igoeran egon zirenak, Molinonen Zamoraren golarekin izandako poztasun leherketa, lehen Superkopa, Arconadak La Romaredako penalti txandan egindako geldialdia… gaur egun horietako bat izango da. Hamaika irtengo dira gure koloreekin, denok egongo gara zuen atzean. Zuengatik, guregatik, jada ez daudenengatik. Historia egiteke. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!