Realak oso bizirik mantentzen du Europako ametsa. Txuri-urdinek Champions Leagueko ibilbidearekin jarraitzen dute lehen itzuli ia perfektua egin ondoren: bi garaipen eta berdinketa bat, multzoko lehen postuan. Reale Arenara itzulita, donostiarrek lehen garaipena eman nahi diote etxean euren taldearen erritmoan gozatzen jarraitzen duten zaleei.
Portugaldarrek, joan den denboraldiko final-laurdenetan egon zirenak, galdu egin dute orain arte jokatutako hiru dueluetan eta irabaztera behartuta daude sailkatzeko aukerei eusteko. Realzaleek Lisboan erakutsi zuten zer egiteko gai diren eta ez dira Europako txapeldun bakar baten aurrean kikiltzen. Jokatzeko moduari eusten diote, aurrean nor dagoen alde batera utzita eta gaur, ahotsa utziko duten zaleen aurrean, areetan asmatzea bilatuko dute historia egiten jarraitzeko. Goza dezagun haien ondoan. Denok batera. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin