REAL SOCIEDAD 1-1 AS MONACO

Hobea izan zitekeen

Vídeo

Beste berdinketa bat. Eindhovenen puntu bat gehitu ostean, Realak beste berdinketa bat lortu du, oraingoan AS Monacoren aurka, arratsaldean Reale Arenan jokatutako partidan. Txuri-urdinek zerbait gehiagorako merituak egin dituzte. Bigarren puntua multzoen fase honetan borrokan jarraitzeko.

Neurketa Januzajen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin hasi da, ez dena oso urrun joan. Ordu laurdenera, korner jaurtiketa batean, Disasik bere aireko joko handia ezarri du kanpokoak aurreratzeko. Zortea ere alde izan dute, bere erremateak zutoinean eman duelako eta baloiak, Remiroren bizkarrean eman ondoren, sarean sartu delako. Realari kosta egin zaio gora argitasunarekin iristea. Ondo mantendu du zelai erdia, baina goian benetako arriskua sortzea falta izan da. Aritzek bigarren zutoinean buruz egindako errematea izan da goletik gertuen egon den jokaldia.

Bigarren zatiko lehen minutuak zirraragarriak izan dira. Portu atzerako artazi batekin errematatzen saiatu da, eta atezaina proban jarri behar izan du honek baloia kornerrera bidaltzeko. Jokaldi horretan, Januzajek baloi ona jarri du Merinoren errematerako. A zer jokalaria! Berdinketak justizia egin die batzuen eta besteen merituei. Gol hini esker, hurrengo minutuetan partida hobeto menderatu dute txuri-urdinek. Portuk, Januzajen paseari esker, atezainaren gorputzari tiro egin dio eta Januzajek, Oyarzabalen erdiraketaren ostean, buruz gora egin du aukera on batean. Reala kanpoko taldea baino askoz gehiago zen. Januzajen beste bolea batek ere balantza desnibelatu ahal izan du. Azken bultzada izan den arren, markagailua ez da gehiago mugitu.

Puntu bat gehiago zailtasun handiko multzo honetan. Europa horrelakoa da. Jarrai dezagun. Aupa, Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.72), Aritz, Zubeldia, Aihen, Zubimendi, Guevara (Turrientes, min.61), Merino, Januzaj, Oyarzabal (kap)(Karrikaburu, min.90) eta Portu (Barrenetxea, min.72).

AS Monaco: Nubel, Sidibé (Aguilar, min.46), Disasi (cap), Badiashile, Caio (Pavlovic, min.90), Tchouameni, Lucas, Fofana (Golovin, min.65), Diatta, Diop (Maripán, min.74) eta Boadu (Volland, min.65)

Golak: 0-1: Disasi, min.16. 1-1: Merino, min.53.

Epailea: Ivanov (Errusia). Txartel horia erakutsi die etxeko Aritzi eta kanpoko Maripan, Volland eta Disasiri.

Asistentzia: 23.765 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!