Iraitz Arrospidek bere marka pertsonala hobetu egin zuen atzoko Londreseko Maratoi ospetsuan. Atleta txuri-urdinak, 2:20:56ko markarekin klubaren historiako hirugarren denbora onena ezarri du Filipidesen distantzian. “Oso pozik nago. Nere helburuetako bat 2:20tik jaistea izan arren, lasterketaren erritmoak onak izan dira eta pozik gelditu naiz”, aipatu zuen gipuzkoarrak Daniel Wanjiru keniatarrak irabazi zuen proba
Bestalde, Iurretako hiri proban, 10 kilometroko distantzian, Hassan Oubaddik garaipena lortu zuen (29:55) eta hirugarren postua eskuratu zuen Ricardo Rosadok (30:48).