Realeko gizonezkoen atletismo taldea Madrilgo Vallehermoso pistan lehiatuko da larunbat honetan, Ohorezko Liga Titulua leihatzen den jardunaldian. Final handi honetan sailkatutako beste 7 taldeekin neurtuko ditu indarrak, eta Playas de Castellon izango da titulua irabazteko faborito argia. Podiuma osatzeko borroka interesgarria espero da, bai aurreko jardunaldietan puntuetan egon den berdintasunagatik, bai parte hartuko duten atleten arteko maila altuarengatik .
Aurreko jardunaldietan ez bezala, kluben Ligako Finala atleta batek jokatzen du proba eta talde bakoitzeko. Diziplina bakoitzeko lehen sailkatuak zortzi puntu ditu, bigarrenak zazpi... proba guztien emaitzen baturarekin behin betiko sailkapena ezartzen da. Txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da 17:00etatik aurrera LaLigaSportsTVn.
100m: Joseba Larrauri
200m: Asier Fernandez
400m: Ibai Serrano
800m: Itoitz Rodriguez
1500m: Samuel Martin
3000m: Iraitz Arrospide
5000m martxa: Hodei Caballero
110mh: John Cabang
400mh: Ignacio Sáez
3000m oztopo: Manex Cívico
Pisu Jaurtiketa: Dani Pardo
Xabalina: Darío Sina
Disko Jaurtiketa: Javier Rodríguez Rosete
Mailu Jaurtiketa: Servando Rivas
Luzera Jauzia: Lucas Rodríguez
Jauzi Hirukoitza: Asier San Sebastian
Pertika: Ander Martinez de Rituerto
Altuera Jauzia: Eneko Larrea
4x100m: Oihan Trecet, Joseba Larrauri, Asier Fernandez, Xabier Picabea
4x400m: Ignacio Sáez, Alberto Muñoz, Itoitz Rodriguez, Ibai Serrano