LARUNBATEAN HUESCAN

Ohorezko Maila hasiko da

Hasi dira aire libreko probak eta hauekin batera badator Ohorezko Mailako liga. Mutilen taldeak Huescan hasiko du denboraldia. Pilak kargatuta doaz aurreko urteko laugarren postua hobetzeko asmoz.

Honetarako, oso garrantzitsua da larunbatean ospatuko den lehen jardunaldian garaile izatea. Bertan Intec Zoiti, Grupoempleo Pamplona eta Zaragozako Alcampo Scorpioren aurka lehiatuko dira.

Txapelketa 3 jardunalditan banatzen da. Lehenengo bitan lau taldez osatutako lau jardunaldi izango dira, eta finalean aldiz, 8 talde. Bertan garaileak lau puntu lortzen ditu, bigarrenak hiru…

Gure mutilak lau puntuen bila doaz, ahalik eta hoberen iristeko datozen bi jardunaldietara.

 

Hau izango da gure taldea ohorezko mailako lehenengo egunean:

100 metro: Daniel San Juan eta Yeray Veróniz

200 metro: Andoni Calbano eta Joseba Larrauri

400 metro: Ibai Serrano eta Adrián Rocandio

800 metro: Marco Rufo eta Itoitz Rodríguez

1.500 metro: Samuel Martín eta David de Blas

3.000 metro: Manuel Jiménez eta Iraitz Arrospide

110 metro hesiak: John Cabang eta Alex Balaguer

400 metro hesiak Nacho Sáez eta Alex Elcoro

3.000 metro obstakuloak: Manex Cívico eta Eduardo Rodríguez

5.000 metro martxa: Mario Sillero eta Hodei Caballero

Pisu jaurtiketa: Dani Pardo eta Javier Rodríguez Rosete

Xabalina Jaurtiketa: Evgeny Zoteev eta Euken Fernandez

Disko jaurtiketa: Javier Rodríguez Rosete eta Dani Pardo

Mailu jaurtiketa: Éric Méndez eta Servando Rivas

Luzera Jauzia: Eneko Carrascal eta Lucas Rodríguez

Jauzi hirukoitza: Asier San Sebastián eta Eneko Carrascal

Pertika jauzia: Ander Martínez de Rituerto eta Asier Añorga

Altuera Jauzia Eneko Larrea eta Danel Pérez

Beste partehartzaileak: Xabier Picabea

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!