REAL ZARAGOZA 1-1 SANSE

Hobea izan zitekeen

Vídeo


Sansek puntu bat batu du gaur arratsaldean Ibercaja Estadioan Real Zaragozaren aurka bana berdinduta, jaun eta jabe eta gehiago merezi izan ostean Txuri-urdinek partida oso ona burutu dute, jokoa menderatuz eta abagune argienak sortuz, baina etxeko taldeak azken minutuan sartutako golak donostiarren garaipena eragotzi du.

Gure bigarren taldeak hobeto ekin dio neurketari, lehen minutuetatik arriskua sortuz. Mikel Rodriguezek eman du abisua jaurtiketa indartsu batekin, baina Andradak ongi urrundu du. Baldak aldaratzean zortea probatu du, baina ez du gola sartzea lortu. Mikel area kanpotik saiatu da berriro, eta Gorka Carrerak ere esku hartzera behartu du etxeko atezaina. Aukerarik argiena Diazek ateratako korner batean iritsi da. Aguirrek buruz errematatu du eta baloia oso gutxigatik atera da kanpora. Minutuek aurrera egin ahala, lehia berdinduz joan da.

Atsedenaldiaren ostean, txuri-urdinek golaren bila jarraitu dute. Dani Diazek gertu izan du gola, gutxigatik kanpora joan den erremate batekin. Handik gutxira, Mikel Rodriguezek oso aukera argia izan du buruz burukoan, baina jaurtiketa ezker zutoinetik oso gertu kanpora joan da; Carrera Mikelen errematea ukitu eta baloia barrura sartzetik oso gertu geratu da ere. Donostiarrek, behin eta berriz saiatuta lortu dute markagailuan aurreratzea. Dadiek jokaldi bikaina egin du, Gorosabeli baloia utzita eta honek Carrerari. Errenteriako aurrelariak ez du huts egin eta denboraldiko zortzigarren gola sinatu du.

Gure bigarren taldearen garaipenera iristen zela zirudienean, Paul Akoukouk berdinketa lortu du etxeko taldearentzat 90 minutuetako azken minutuan. Kolpe gogorrra. Txuri-urdinek partida bikaina jokatu dute eta berdinketa bat baino gehiago merezi izan dute. Hala ere, taldeak puntuak batzen eta maila oso altua erakusten jarraitzen du. Hurrengo jardunaldian garaipena bilatuko dute Leganesen aurka Madrilen.

Fitxa teknikoa:

Real Zaragoza: Andrada, Gomes (Sebas Moyano, min. 82) , Insua, Saidu (Tachi, min. 69), Tasende, Keidi Bare (Paul, min. 55), Raúl Guti, Francho (kap.), Cuenca (Valery, min. 55), Tony Moya (S. Bakis, min. 69) eta Kodro. 

Sanse: Fraga, Dadie, Beitia (kap.), Kita, Balda, Carbonell, Aguirre (Eceizabarrena, min. 72), Díaz, (G. Gorosabel, min. 59) M. Rodríguez (P. Rodríguez, min. 85), Astiazaran (Oleaga, min. 85) eta Carrera.

Golak: 0-1: Carrera, min. 74; 1-1: Paul, min. 89.

Epailea: Marta Huerta. Txartel horia atera die etxeko Gomes, Insua eta Tasenderi eta kanpoko M. Rodríguez eta Carrerari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!