Real Sociedad 5-0 RC Deportivo

Hori da

Vídeo

Hori da nahi duguna, sentitzen duguna, pozez betetzen gaituena eta batzuetan tristetu egiten gaituena, bai, baina batez ere, harro sentiarazten gaituena da, beti. Ezin baita ezer gertatu Reala eta bere eskudoagatik sentitzen duguna sentitzen utziko ez diguna, Willian Josek gaurko gola sartzean laztandu duena, nola ez. Gaur irabaztea guztiz nahitaezkoa zen, baina edozein garaipen baino garrantzitsuagoa da gure eskudoa sentitzea, gure koloreak, edozer gertatzen dela, edozer eta edonorren gainetik

Realak garaipena behar zuen eta baita lortu ere. Futbolean ondo arituz eta lortutako emaitza guztiz mereziz. Lehen zatian guztiz nagusi izan da eta gol bateko abantailarekin joan da aldageletara. Willian Josek bere hamaikagarren gola egin du LaLigan, honakoan Juanmire asistentzia polit bat aporobetxatuz. Goikaldean finago ibili izan balitz Reala, abantaila handiagoarekin egongo litzake.

Puntuak oso garrantzitsuak ziren gaur, eta horregatik txuri-urdinak sendo mantendu dira bigarren zatian. Ez hori bakarrik, askatu egin dira Illarraren falta jaurtiketa ostean, bigarrena eginez. Canales ere festara batu da Willian Joseren pasea barrura bidaliz. Realak aurrean duen potentzia berreskuratu du. Amaiera partean, Aritz eta berriro Illarrak garaipena borobildu dute.

Ukituta utzi gaituen bolada hautsi dugu. Garaipen bat besterik ez da, baina askoz gehiago izan behar du. Konfidantza berreskuratzeko balio behar du. Hau da denok nahi dugun Reala. Aupa Real.

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Raúl Navas, De la Bella, Zubeldia, Illarra, X. Prieto (kap)(Guridi, min.83), Oyarzabal, Juanmi (Canales, min.69) eta Willian J.

RC Deportivo de la Coruña: Rubén, Bóveda, Albentosa (cap), Schar, Luisinho, Guilherme, Krohn-Delhi (Fede Valverde, min.80), Fede Cartabia (Bakkali, min.74), Carles Gil (Colak, min.55), Adrián eta Lucas.

Golak: 1-0: Willian J.,min.32. 2-0: Illarra, min.62. 3-0: Canales, min.75. 4-0: Aritz, min.82. 5-0: Illarra, min.89.

Epailea: Undiano Mallenco. Txartel horia Schar-entzat.

Asistentzia: 15.626 ikusle.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!