Gure belar hockey taldearentzako partida erabakigarria. Atletic Terrassaren aurka jokatuko du Realak, denboraldi honen etorkizuna bideratu dezakeen neurketan. Kataluniarrak, jaitsiera postuetan, donostiarrak baino puntu bat beherago daude sailkapenean, eta, txapelketa amaitzeko bost jardunaldi besterik falta ez direla kontuan hartuta, partida oso garrantzitsua izango da bi taldeen etorkizunerako.
Jorge Perezen taldea lehen itzuli txarra ordaintzen ari da. Denboraldiaren bigarren zatian erreakzionatu egin duen arren, ezin izan du behealdetik ihes egin eta azken egunera arte borrokatu beharko du denboraldia salbatzeko. Igandekoa funtsezkoa da. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin