PARTIDA-AURREKOA
Joko estilo antzekoa duten bi taldeen arteko norgehiagoka izango da gaur Gran Canaria Estadioan jokatuko dena. Bere ideia partidaz-partida inposatzen saiatzen da Reala eta gaur sendotasun hori mantendu behar izango du bere etxean indartsu den talde horia garaitzeko. Min egin zien Villarrealen aurkako porrota jokalariei, baina aldi berean azken minuturaino garaipena bilatzeko jokaeran berrindartu ziren. Denboraldian jasotako kolpe guztien aurrean erreakzionatu dute Eusebio Sacristanenek, gaur egin nahi izango duten moduan.
UD Las Palmas ez da bere momentu onenean iristen gaurko hitzordura. Hiru jardunaldiz jarraian punturik lortu gabe egon ondoren, Quique Setienen gizonek dinamika moztu nahi izango dute hiriarentzat hain berezia den asteburu honetan. Jese Rodriguez eta Allen Halilovicen fitxaketek ez dute esperotako emaitza eman orain arte, baina hauen aklimatazioak aurrera darrai eta taldeari aurrera pauso bat ematetik gertuago daude. Deialdia goizean ezagutuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin