Asteburu honetan Realak ligako lehen partida jokatuko du Zubietan. Igandean 17:00etan jokatuko du FC Levante Badalonaren aurka z1 zelaian (Jose Luis Orbegozo).
SARBIDEAK
Obren ondorioz, z7 eta z4 zelaietako aparkalekuak itxita jarraitzen dutenez, Eskuzaitzeta poligonoa doan (Z7 zelaiaren alboan dagoena) bideko erreil bat gaituko da ibilgailuak aparkatu ahal izateko, hortik oinez sartu ahal izango da. Horrez gain, oinezkoak Zubietako ate nagusitik ere sartu ahal izango dira, beraz, Hipodromoko aparkalekua ere gomendatzen dugu partida honetarako.
LEIHATILA
Leihatila Gorabideko eraikinean egongo da, Harrobi tabernaren azpian. Bazkide txartela edo RS Fan baduzu, erakutsi z1-era sartzeko errepidean dauden lankideei. Prentsak Gaindituko prentsa-aretoan jaso beharko du akreditazioa.
ORDUTEGIA
Sarbidea partida hasi baina ordu bete lehenagotik ahalbidetuko da
TABERNA
Sarreran kokatuta dagoen Harrobi taberna, partida hasi baina ordu bete lehenagotik egongo da irekita.
EDUKIERA
Topaketa honetarako, jendeak zelaiaren inguruan zutik egoteko aukera izango du, beraz, 1.000 pertsona inguruko edukieta izango da.