Gaur gauean hasiko da gure Realaren bosgarren parte-hartze europarra jarraian eta hitz bat nabarmentzen da beste guztien gainetik, ilusioa. Lehiaketa berri batean urrun iristeko ilusioa, dinamika batekin hausteko ilusioa, zaleei poz bat emateko ilusioa, irabazteko ilusioa. Gaur hasiko da 24-25eko Europa Leaguea.
Gure lehen aurkaria OGC Nice da. Frantziarrak ezin dira motibatuago eta konfiantzaz iritsi Ligako azken partidan jipoia eman ostean. Mila duelutan egondako beteranoak, Dante brasildarra besteak beste, eta gure ezagun zaharrak, Momo Cho kasu, gure arerioaren bizkarrezurraren buru dira.
Formatu berriak, beste bi partida eta sailkapen orokor batekin, lehiaketa luzatu eta gogortu du. Arrazoi horiek eraman behar gaituzte gure bertsiorik onena ematera hasierako txistutik. Europa Leagueko lehen hiru puntuak lortzeko ilusioarekin aterako dira gaur berdegunera txuri-urdinak. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin