Gaur arte Sanseko entrenatzaile izan den Imanol Alguacil lehen taldeko entrenatzailea izango da. Aurkezpen ofiziala 18:00etan izango da Anoetako Estadioan.
Alguacil, 47 urteko oriotarra, 2014ko azarotik zeraman Sanseren gidaritzapean. Futbolari bezala zazpi denboraldi egin zituen lehen taldean eta 131 partida ofizial jokatu zituen kamiseta txuri-urdinarekin.
Lehen taldeko entrenatzailea
Imanol Alguacilek lehen taldea zuzendu zuen aurreko denboraldiko azken hilabetetan. Oriotarrak bederatzi partida burutu zituen 16 puntu lortuz: bost garaipen, berdinketa bat eta hiru porrot.
Lehen taldeko teknikoak
Talde tekniko berria ondorengoa da:
EGITURA TEKNIKOA
Lehen entrenatzailea: Imanol Alguacil.
Laguntzaile teknikoa: Mikel Labaka.
Bakarkako lanak: Jon Ansotegi.
Atezainen entrenatzailea: Luis Llopis.
EGITURA PRESTATZAILEA
Prestatzaile fisikoa: David Casamichana.
Prestatzaile fisiko indibiduala: Iñigo Almandoz.
EGITURA EMOZIONALA
Coacha: Imanol Ibarrondo.
ANALISIAREN EGITURA
Analista: Beñat Labaien.
Atezainen saileko arduraduna: Iñaki Ulloa.
OSASUN ETA ERRENDIMENDU EGITURA
Saileko arduraduna: Alain Sola.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin