IMQ-ek Realzale Programarekin berritu du

IMQ-ek Realzale Programarekin zuen aliantza berritu du eta familia txuri urdinari abantailak eskaintzen jarraituko du. Aseguru-etxe ospetsuak, babesle txuri urdinak, lehen egunetik egin zuen bat gure bazkideen aldeko proiektu honekin, eta, duela zazpi urtetik hona, leial eusten dio aliantza horri.

IMQren abantailak eta baldintzak

Horrela, esteka honetan aurkituko dituzu Realzale Programako kolektiboei (bazkideak, akziodunak, RS Fan eta RS Laguna) eskaintzen dizkien osasun aseguru motak. Realzale Programarako puntuak sortzeari dagokionez, kobratutako prima garbiaren %8 zenbatzen da puntu gisa. Gogoratzen dizuegu IMQrekin polizaren bat duten realzale guztiek Realzale Programako puntuak lortuko dituzte (bai alta berrietan, bai berritzeetan).

2023ko itxiera

Aurreko hilabetean Realzale Programak 2023. urtea ofizialki itxi zuen. Guztira, 31.000 realzalek iaz puntuak pilatu zituzten. Gure babesleei esker, 711.000 puntu kudeatu ziren gure zaleen artean. Programan parte hartzen duten pertsona guztien artean, 21802 bazkide eta 1.000 RS Fan 2023ko kuotan dirua aurreztu duten bazkide dira (1000 bazkidek 100 euro baino gehiago aurreztuko dituzte).

Marka guztien abantailak kontsultatu

Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Gorla, Chillida Leku eta IBK Bike.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!