Reale Arena Europako futbol gau magiko baterako prest dago, Realak Manchester United historikoa hartuko du UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko partidan. Aurreko kanporaketan FC Midtjylland nagusitasunez gainditu ondoren, gipuzkoarrek erronka zirraragarri honi aurre egingo diote Kontinente Zaharrean historia egiten jarraitzeko ilusioarekin. Gure zaleen baldintzarik gabeko babesarekin, Imanol Alguacilen taldeak bere joko estiloa inposatu eta kanporaketa honetan abantaila hartu nahi du, Premier Leaguean unerik onenean ez dagoen arren, kalitate eta esperientzia handiko jokalariak dituen aurkari baten aurka.
Manchester United bere burua aldarrikatzeko premiarekin iritsiko da Donostiara etxeko ligan denboraldi zaila izaten ari ondoren. Prest dago gure Reala Reale Arena gotorleku bat dela erakusteko, infernu txuri-urdin bat. Bi joko estiloren arteko lehia bizia izango da, batak talde jokoan du bere indarra eta besteak banakako akzioetan, baina areatan asmatzea izango da benetako gakoa, hain kanporaketa parekatuan funtsezkoa dena. AURRERA REALA!!!